XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Potereguneak, gainera, herriarengandik joan dira urruntzen.

Estatu Federalak, Estatu-Nazioa handiak bezala edo-ta Europar eraikuntzan gertatzen ari den gisan. herri xehearen bizitzatik gero eta urrutiago kokatzen denez, erabakiguneak eta beren kontrola ziurtatzea gero eta zailago suertatzen da.

Horregatik, egun aldarrikatzen diren herri-subirotasunak, herrietako burujabetzaren gabezia azalerazten duen neurrian, egungo demokrazia erradikalaren azalpenak ditugu.

EZPALA: Beraz, borrokatzeaz gain borrokaren berri eman beharra dago, eta erresistenzia egiteaz gain erresistenzia bera birpentsatu beharra dago...

H. ZINN: Horixe bera!. Horregatik esan dizut baikorra naizela.

Horretarako orain inoiz baino aukera gehiago dagoelako, hain zuzen.

Komunikabideen iraultzan ari gara bizitzen.

Globalizazio garai hauetan informazioak nahiz teoriak tokian tokiko testuinguruak aspaldi gainditu dituzte.

Kontrapotereak kontrainformazioa egin dezake.

Areago, egin behar izango du garaipena lortu nahi izanez gero... hor dago zapatisten adibidea, horra hor Euskal Herriko borrokari buruz, mota guztietako zentsura gaindituz, interneten edonork lort dezakeen informazioa...

Beste pentsalari batzuk (Chomsky bera, edo M. Foucault zena) pesimistak diren bitartean ni optimista nauzue (ikusi ene Failure to Quit: Reflections of an Optimistic Historian liburua) eta itxaropenerako arrazoiak daudela iruditzen zait.

Izan ere, poterearen eraginez gauzak aladezinak direla pensatzera bultzatzen bagaituzte ere, erresistenzia mogimenduak ia ez direla existitu ere egiten iruditu arren, nahiz eta zapalduen egoera progresoaren ordain gisa onartu beharreko zerga historikoa besterik ez dela zabaldu... nahiko da aske pensatzea, libre bizi eta beldurrik gabe oldartu iraultza posiblea dela konturatzeko.